top of page

HAURRENTZAKO AHOTS BEROKETA JOKUA


Jardueraren garapenean azaldu den bezala, oso gomendagarria da haurrek beren gorputza eta ahotsa abesteko prestatzea. Atal honetan ahotsa berotzeko teknikak azalduko ditugu.  


Lehenik eta behin, arnasketa prestatu behar da, aproposa izan dadila. Horretarako pare bat ariketa proposatzen ditugu. Arnasketak abesteko zenbait pausu ditu, lehenengoa airea hartzea, bigarrena mantentzea eta azkena airea botatzea, eta bestalde diafragma martxan jartzea beharrezkoa da.


1. Airea hartzearen, mantentzearen eta botatzearen ariketa. Haurrei azalduko zaie sudurretik hartu behar dutela airea lasai. Gero barruan mantendu beharko dute irakasleak bi segundu kontatu arte eta ahoa pixka bat irekiz, eta oso poliki, botako dute. Ariketa honek ahots aparatua erlaxatzen laguntzen die. Pixkanaka airea mantendu behar duten denbora handituz joango da, 5 segundura gutxienez iritsi arte. Batzutan ere, ahalik eta denbora gehien mantendu behar dutela esan dezakegu, horrek emozioa eta ahalegin gaitasuna sustatzen baitu.  


Arnasketa modu desberdinetan egin daiteke. Zutik egiten baldin badugu, kontutan izan beharko da hankak pixka bat separatuta izatea eta besoak luzatuta alboetan ekilibrioa lortzeko eta airea pasatzen uzteko. Eserita egingo balitz haurrak bizkarra zuzen eta besoak alboetan izan ditzatela oso garrantzitsua da. Oinez ere egin daiteke, poliki poliki gelan zehar paseatzen doazela. Kasu honetan helduagoak izatea komenigarria da.


Ariketa hau egiteko zenbait errekurtso erabil ditzazkegu haurrek errazago egin dezaten. Esaterako, dena hain hotz egin beharrean, egoerak imaginatu ditzazkegu ikasleek kontzeptuak errazago erlazionatu ditzaten. Esaterako, ipuin bidez imaginatu dezakete lore batzuen aurrean daudela eta usaindu egin nahi dituztela (arnasa sudurretik hartu) airea gorde nahi dutela putz egiteko (airea mantendu) eta gero putz eginez pétalo guztiak kendu nahi dizkietela loreei (putz egin).  


 - Putz egiteko presioarekin ere jolastu daiteke, petalo bakar bat kendu nahi dugu, edo osorik….Irakasle bakoitzak nahi adina jolastu dezake.


2. Bigarren ariketa, diafragma aktibatzeari dagokiona da. Haurrek gerrian jarriko dituzte eskuak, bertan zer gertatzen den ikusteko. Ikasleek arnas hartuko dute eta gero botatzeko garaian zenbait kontsonante erabiliko dituzte diafragmarekin kolpetxoak emanez. Hasiera batean zaila dirudien arren haurrak azkar ohitzen dira dinamikara. Gehien aholkatzen ditugun kontsonanteak “f”-a “x” eta “z” dira, haurrek putz egitearekin, norbait isiltzeko egiten den onomatopeiaerkin eta eulien soinuarekin erlazionatu ditzaketelako.
 
Ondoren ahoa eta bere inguruak prestatzea izango da garrantzitsuena, masailak, ezpainak eta masailhezurra erlajatuz. Ariketa honetarako hainbat prozedura daude, orokorrean nahiko sinpleak.


                1. Masailhezurra eta masailak lasaitzeko behatzen puntekin masajea eman aurpegian eta aipatutako zatietan.

                2. Aurpegi desberdinak jarri irakaslearen laguntzaz. Begiak oso ondo ireki adibidez, edo ahoa asko zabaldu, mingaina atera, muxu bat emateko ezpainak luzatu…eta okurritzen zaigun edozer egin dezakegu, helburua aurpegiko giharrak lasaitzea eta aktibatzea baita.

                3. Aho barnea ezagutzeko goxokiaren jolasa egin dezakegu. Ume guztiek imajinatu beharko dute goxoki bat jaten ari direla eta mingainarekin jolasean ari direla, horrela ahoko paretekin jolas egingo dute.


Azkenik, ahotsa berotzeko beste hainbat ariketa egin ditzazkegu.  


1. Esku artean euli bat daukatela imajinatuko dute haurrek. Eskua gora behera eta zirkuluetan mugituko dute eta hauen ahotsak mugimendu horiek jarraitumo ditu, grabeak eta agudoak berotuz. (zzzzzz zarata aterako dute, eulien antzera). Haien doinua ez badator bat eskuak egin duenarekin ez gara gehiegi arduratuko, helburua ez baita agudoak eta grabeak bereiztea.

2. Haurrei animalien doinuak imitatzera gonbidatuko ditugu. Honi esker agudoak eta grabeak erabiliko dituzte animaliaren arabera. Adibidez oilarra kikiriki, edo behia muuuuuuu edo katua… honek denak haien ahotsa berotzen lagunduko dute.  a. Zuzenean hain hotza ez izateko irakasleak hainbat esaldu prestatu ditzake abestuz eta esaldiaren bukaeran ikasleek animaliaren doinua imitatu dezakete, adibideetan bezala. Irakasleak lehen zatia kantatu dezake eta ikasleek soilik onomatopeiaren zatia, edo denek dena.

capture-20200207-082653.png

3. Pastel goxo goxo bat dutela aurrean esango zaie umeei eta zein goxoa dagoen adierazteko mmmmmm esan behar dutela. “mmmmm” horrek hasieran pixka bat gustatzen zaigula adieraziko du, baina gero eta gehiago gustatuko zaigu beraz “mmmmm” hori gero eta handiagoa eta agudoagoa izango da.

4. “m”-a berriro eredutzat hartuta eta eskala bat gora eginez bokal desberdinak erabiliko ditugu mu, mo, mi, me, ma egiteko. “m”-a denbora batez mantenduko dugu bokalera pasa baino lehen.

BESTEAK
Haurren ahotsak berotzeko, eta arnasketa lantzeko hainbat joku eta modu daude. Ohiko abesti sinpleak erabil daitezke edo arnasketa eta ahots beroketa batera lantzen dituzten ariketak ere. Ondorengo adibidean bezala. 

bottom of page