HAURREN GIHARREN ERLAXAZIOA
Giharren erlaxaziorako proposatzen dugun prozedura Koeppenen erlaxazioa oinarritzat hartutakoa da. Bertan gorputz osoa erlaxatuko dugu, ahoa eta aurpegia barne.
1. ESKUAK ETA BESOAK: Haurrei zera esango diegu imagina dezatela eskuan limoi bat dutela. Oso fuerte estutu dezatela eta gero askatu dezatela eta besoa erortzen utzi dezatela. Beste bi alditan prozedura berdina egingo dute, aldi bakoitzean fuerteago eta gero besoz eta eskuz aldatu dezatela.
2. BESOA ETA SORBALDAK: Orain haurrek katu bat direla eta esnatu berri direla pentsatuko dute. Besoak aurrerantz luzatuko dituzte eta gero buru gainera eta atzera. Hori egin eta gero besoak erortzen utz ditzatela. Orain ere prozedura berdina 3 alditan errepika dezatela, aldi bakoitzean exageratuago.
3. SORBALDAK ETA LEPOA: Kasu honetan umeek dordoka bat direla imajinatuko dute. Hondartzan daude baina bat batean arriskua dagoela nabaritu dute eta beren burua etxe barrura sartu nahi dute. Horretarako sorbaldak belarrirantz ego behar dituzte eta postura horretan mantendu beharko dute. Arriskua pasa denean berriro burua tera egingo du etxetik. Ariketa hau ere 3 alditan errepikatuko da.
4. MASAILEZURRA: Oraingoan ikasleek txikle erraldoi bat ahoan dutela imajinatuko dute. Zaila da berarekin jolasean ibiltzea, horregatik indarrez mugitu beharko dute masailezurra, txiklea estutuz behin eta berriz. Txiklearen zaporea amaitutakoan bota eta masailezurra erlaxatuta geratuko da. Hau ere 3 aldiz egin beharrekoa da.
5. AURPEGIA ETA SUDURRA: Hain lasai gaudenean euli bate do tximeleta bat hegan etorriko da eta sudur puntan jarriko zaigu. Guk tximeleta gure sudurretik joatea nahi dugu baina ezin ditugu eskuak erabili, beraz aurpegiko gihar guztiak mugitu beharko ditugu indar askoz; sudurra, kopeta, ahoa, begiak…. Hiru alditan egiten joango gara, saiakera bakoitzean indartsuago, azkenean aurpegia lasaitu arte.
6. BULARRA ETA BIRIKAK: Arnas hartuko dute haurrek eta beraiek globo bat izango balira bezala imajinatuko dute euren burua, puztu eta hustu egiten dena. Anas hartuko dute sudurretik, airea mantenduko dute eta begiak itxiz askatuko dute, beren gorputz guztia nola hustutzen den sentituz.
7. SABELA: Ikasleek basoan etzanda daudela imajinatuko dute. Bat-batean elefante bat gainetik pasako zaie eta min gehiegirik ez hartzeko sabela gogortu beharko dute eta posizio horretan agoantatu. Elefantea joatean sabela erlaxatuko dute. Baina beste bi elefante gehiago pasa beharko dira… Elefanteak joatean basotik eskursioa jarraitu beharko dugu, eta oraingoan zirrikitu mehe batetik pasa beharko dugu. Horretarako gure sabel potoloa barrura sartu beharko dugu ia ia bizkarrezurra ukitu dezala. Lortu dugu zirrikitutik pasatzea, baina zoritxarrez beste bi geratzen dira. Azkenik lortu dugu, sabela erlaxatu dezakegu guztiz.
8. HANKAK ETA OINAK: Imajina dezatela orain oinutsik daudela lokatzez betetako erreka batean. Oinak lokatzean sartzen saiatuko dira. Oinek bakarrik lokatzarekin ezingo dutenez hanken bultzaden laguntza ere beharko dute. Ondoren irten kanpora eta sentitu nola oinak eta hankak erlaxatzen diren. Hiru aldiz errepikatu prozedura.
Erlaxazio mota hau luzeegia baldin bada zenbait momentutarako beste teknika motzagoa erabili daiteke honako pauso hauek jarraituz:
1. Lehenik eta behin gorputz guztia astindu oin batetik hasiz, gero bestea, hanka bat, gero bestea, ipurdia mugitu besoak astindu eta gora eta behera mugitu…
2. Behin hori egindakoan lepoa erlaxatu alde batera eta bestera mugituz, gora eta behera…
3. Pauso hau bukatu eta gero ikasle guztiak korroan jarri tren batean egongo balira bezala eta aurrekoari masaje bate mango diote.
GORPUTZA ERLAXATZEKO BESTE HAINBAT ADIBIDEREN BIDEOEN ESTEKAK